LATZEN | Denboraren orbainak
Urrun geratu da lau gazte haien aurreneko aro labur bezain arrakastatsua. 1993 eta 1999 urteen artean, Heriotzari deika maketa —30 urte bete ditu—, eta bi disko argitaratu zituzten: Kontzientzia ala infernua eta Ardi larruz. Euskarazko heavy/thrash metala jorratzeko era propioa topatu zuten. Oihartzuna balada eder bati esker lortu arren, gehiago balio du garai hartako errepertorio indartsuak. Uztea erabaki zutenean eten zen sormen emaria, lan berri bat grabatzear zirenean.
Bigarren aroa are laburragoa izan zen adinean aurrera egin zuten lau kideentzat. 2007an itzuli ziren Infernuko ateetan kontzertu bira egiteko, eta 2008an bigarrenez agur esateko.
Hirugarren aroa aurten abiatu dute. Horretarako, laukotea berrosatu behar izan dute. Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Gorka Lazkano (bateria) kide originalekin bat egin du Yerko Ortizek (gitarra) —Iker Martinez de Zuazoren ordez—.
Urtarriletik aurrera, Denboraren orbainak lan berria aurkeztuko dute kontzertu bira batekin, Euskal Herriko hainbat aretoetan eta Espainiako heavy metal jaialdi garrantzitsuenetan.
LATZEN | Denboraren orbainak
Lejos ha quedado la primera y tan exitosa etapa de aquellos cuatro jóvenes. Entre 1993 y 1999 publicaron la maqueta Heriotzari deika (Llamando a la muerte), que cumple 30 años, y dos discos: Kontzientzia ala infernua (Conciencia o infierno) y Ardi larruz (Piel de oveja). Encontraron una forma propia de trabajar el heavy/thrash metal en euskera. Aunque la repercusión que tuvieron fue gracias a una balada, vale más el potente repertorio de aquella época. El caudal creativo se truncó cuando decidieron dejarlo, cuando estaban a punto de grabar un nuevo trabajo.
La segunda era fue aún más corta para los cuatro miembros. Regresaron en 2007 para hacer la gira de conciertos Infernuko ateetan (A las puertas del infierno), y en 2008 para despedirse por segunda vez.
La tercera era se ha iniciado este año. Para ello, han tenido que recomponer el cuarteto. Yerko Ortiz — en sustitución de Iker Martínez de Zuazo — se une a sus originales compañeros Aitor Uriarte (voz y guitarra), Joxemari Azpitarte (bajo) y Gorka Lazkano (batería). A partir de enero, presentarán su nuevo trabajo Denboraren orbainak con una gira de conciertos, en varias salas de Euskal Herria y en los festivales de heavy metal más importantes de España.
Diskoaren AURKEZPENA / PRESENTACION del disco
Osteguna abenduaren 4 diciembre jueves
11:00
Kafe Antzokia
Bilbao