XABI SAN SEBASTIAN | Zuhaitzak ez du beldurrik

 

Sustraidun hats eta hotsak naturalki bildu ditu Xabi San Sebastian sortzaile finak, bakarkako laugarren lanean. Hurbileko mendi eta zelaietako folka, zein urruneko desertu eta errepideetako rocka. Bidaia natural, heze eta idorra. Ahots bereizgarria bidaide, freskotasuna emanez.


Gitarra akustikoarekin jantzi ditu kantu sentikorrak ("Nereari", "Zuhaitza", "Ikusezina"). Mugarik gabeko esperimentazioarekin erantzi du arima, Mikel Laboa gogoan ("Haizea gozasen" eta "Ametsa"). Zapore tradizionaleko bihurrikeriei ere eutsi die ("E S K" eta "Atea"). Eta irrati bidez hedatzeko moduko kantuak borobildu ditu  ("Itsaso gureak") .


Inaxio Esnaola Aranzadi



AURKEZPEN KONTZERTUAK


2017/09/27 Iruñea - Katakrak

2017/09/30 Luhuso - "Artisans de la paix" jaialdia

2017/10/07 Baiona - Kalostrape

2017/10/13 Tolosa - Bonberenea

2017/10/19 Hernani - Biteri kultur etxea

2017/10/20 Amurrio - Burubio

2017/11/05 Bilbo - Biba aretoa

2017/11/30 Gasteiz - Oihaneder


www.xabisansebastian.eus


SINGLEA ENTZUN