URTZ | Zabaldu ateak

 

Zabaldu ateak (2019) du izenburu Urtz taldeak martxoan kaleratu zuen disko berriak.  Musikari erreparatuz gero, Urtzen zortzigarren diskoan rock doinuak dira nagusi. Taldeak berezko dituen baladak eta hastapenetako gitarra bortitzen oihartzunak ere antzeman daitezke, ordea. Hala ere, iraganaren taupadak agerikoak diren arren, kutsu berritzailea du musikak. 


Hitzak, ohi legez, iradokizunaren esparruan murgiltzen dira eta interpretazio anitz dituzte. Izaera polisemiko hori, sarri-askotan, sentimentuekin dago lotua. Nolanahi ere, mezu espliziturik ere bada. 


Lan eklektikoa da Zabaldu ateak, zinez. Eta, bere hitz iradokitzaileen itzalean, mezuak eta sentimenduak nahasten dira ezinbestean. Bihotzaren sekretu deszifratu ezinak. 



Facebook

2019/09/20 Gasteiz-Urban Rock Concept  2019/09/28 Donostia-Doka  2019/10/20 Tutera-Nafarroa Oinez 2019/10/25 Lekeitio-Ikusgarri Zinema