TENPORA | Berriro asma nazazu

 

Tenpora Tolosaldean sorturiko taldea da. Ibilbide luzeko bost musikari hauek 2012an proiektua martxan jarri zutenetik, bi album luze kaleratu dituzte (Mundu berria 2014 eta Itzulika 2017).


Izaera eklektikoko taldea dugu Tenpora. Taldeko partaideek, estilo eta joera ezberdineko hainbat proiektutan hartzen dute parte eta honek, nola ez, berebiziko arrastoa uzten du euren musikan.  Talde sailkaezina da, etengabeko bilakaeran dagoena. Dena den, kantuak pop-a eta jazz-a artean sortu, eta elektronika eta rock progresiboa bezalako eremuetan murgiltzen direla diote adituek. 


Orain, Aitor Etxebarria ekoizpenean lagun dutela, beraien lan berria aurkeztera datoz Berriro asma nazazu, Tenporakoen ederrena, enpastatuena. Musikarekin ahaztu arazi digute dena, garrantzitsuena izan ezik: popa, jazza, rock leuna, grabitaterik gabeko planetak eta inprobisazio puntu bat, oharkabean pasatuko zaizuna.



AURKEZPENA


Irailaren 17a, osteguna

12:00

Udal Liburutegia (San Jeronimo kalea z/g)

Donostia