HOSTOAK | Live in Iturriotz

 

Herman Hesse idazlea eta Olmo Cascallar musikaria. Der Steppenwolf liburuaren egilea eta liburuak musikatu duena. Harremanaren lehen emaitza izan zen Estepako Otsoa diskoa. Rock esperimentalaren bidez kontaketa garatu zuen, paisaia ezberdinak marraztu eta lagun onekin bidea egitearekin batera. Horretara ez zen mugatu abentura, eta zuzenera eraman zuen. Oiartzungo Iturriotz auzoko Lur Paisajistak eremuan aurkeztu zuen, bidelagunekin batera. Emanaldi intimo hura, Live In Iturrioz lanean topatuko dugu.


Kontzertuak

2017/03/11 Vilefranque, JaxaJ motorclub Euskadi
2017/03/18 Lezo, Gezala auditorium
2017/03/25 Gasteiz, Errekaleor auzo gaztetxea
2017/04/08 Gernika, Iparragirre elkartea