BEIRA | Braillean

 

Ukitzeko musika


"Braillean" idatzita dago Beira taldearen hirugarren diskoa. Entzuteko eta ukitzeko kantaz osatutako diskoa kaleratu du.

Bertsolaritza eta musika beste iƱork baino hobe uztartzen ditu Beira-k: Jon Martinek idatzi dituen bertso sorta eta poemak sentiberatasunez musikatu ditu Igor Arruabarrenak.

Hirugarren disko honekin, erritmo dantzagarriagoen eta indatsuagoen aldeko apustua berresten du, aurreko diskoan (Margotu berria-n) hartu zuen bidea jarraituz eta lehen diskoko ("Dena ez denean ezer"-eko) kantautore estilotik apur bat aldenduz. Musika atmosfera ikaragarri landu bat topatuko du entzuleak diskoan eta zuzenekoetan. Gauza txikien edertasunaz eta tabu diren gaiez dihardu diskoak elegantziaz. 

www.beira.eus

KONTZERTUAK

2017/11/25 Oiartzun (Gipuzkoa) Pagoa k.a. 22:00 
2017/11/30 Gasteiz (Araba) - Naski taberna 19:00
2017/12/06 Durango (Bizkaia) Ahotsenea 13:40
2017/12/10 Elizondo (Nafarroa) Arizkunenea k.e.19:00